tag:blogger.com,1999:blog-6846758881745775189.post6125361943803597266..comments2023-03-22T05:36:50.307-07:00Comments on albistetan: Objektibotasuna, neutraltasuna eta independentzia bereizteko ahaleginamaria gonzález gorosarrihttp://www.blogger.com/profile/10281797329258354143noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-6846758881745775189.post-91889803135685714032013-07-15T03:22:37.844-07:002013-07-15T03:22:37.844-07:00Eskerrik asko, Arantxa, zure iritzia ematearren. O...Eskerrik asko, Arantxa, zure iritzia ematearren. Ondo informatuta egotea oso garestia da, denbora asko eskatzen duelako. Horregatik, albistea ulertzera emateko lan hori kazetariei dagokie, jardun profesionalean dihardutelako. Gainera, horrela gainerako hedabideetatik ere bereizten dira eta, azken batean, horrek hartzaile berriak ekarriko dizkio hedabideari. <br /><br />Bestela, hedabide guztiek mezu bera zabalduko dute, Espainiako egunkariek egin duten antzera (Públicok eta El Mundok, batez ere): txupinazoaren irudiak barra-barra barre artean zabaldu zituzten, haien web-orrietako blogari feministak irudiak kritikatu, Estatu ordezkariek gaitzetsi eta egunkariek haiek argazkiak deitoratu. Horrelakoetan, hedabideek ez dute berezko ekimenik: agintearen interesen arabera informatzen dute. Horrelakoetan, neutraltasunez jarduten duten hedabideek agintearen bozeramaile-lanak baino ez dituzte egiten. maria gonzález gorosarrihttps://www.blogger.com/profile/10281797329258354143noreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-6846758881745775189.post-23577326211390943832013-07-15T01:47:29.400-07:002013-07-15T01:47:29.400-07:00Kazetaritzari dagokionaz haratago, hartzaileari ba...Kazetaritzari dagokionaz haratago, hartzaileari badagokio interpretazioaren ahalegina egitea. Interpretazioak dakar testuingurua aztertzea eta gertakarien sorrera, zergatiak eta ondorioak ezagutzen ahalegintzea. Hori lan samurra ez denez, joera izaten da desinforazioa besteei, hedabideei, kazetariei, leporatzea. Jakiteak eta ulertzeak patxada eta lana eskatzen du. Sanferminetako irudi iraingarri eta penagarri asko eta asko egunerokoaren muturreko islada dira. Hedebide askok eskaintzen dutena, berdin. arantxa Anonymousnoreply@blogger.com