Paul Abasolok 2007an Gernikan zenbait emakumeri eraso egin zien. Bi salaketa, besteak beste, bidean geratu ziren; salatzaile bat, adibidez, ez zen epaiketa egunean agertu. Horrek sexu-erasotzaileak zigortzeko zailtasunak azaltzen ditu. Are gehiago, Abasoloren kasuan, 1995eko Zigor Kodearekin zigortutako sexu-erasotzaile bakarra indultatu duelako Espainiako Gobernuak: Paul Abasolo Amantegi, jakina.
Paul Abasoloren jarduera salatzen dugunean ez diogu bere ohoreari kalterik egiten: Abasolo sexu-erasotzailea da, Bizkaiko Auzitegiak horixe egiaztatu duelako. Espainiako Gobernuak espetxe zigorrik bete ez zezan erabaki zuen, kasua aztertzeko eskumenik ez badu ere. Hala ere, bi baldintza bakarrik ipini zizkion: ikastaro bat egitea eta lau urtean beste erasorik ez egitea.
Hortik dator kontua. Abadiñon salaketa berri bat jaso du. Emakumeen gorputzaren aurkako erasoak, baina, "kontu pribatua" da poliziarentzat. Emakumeak hori salatu ezean, lege-hausterik egon ez dela ulertzen da, eraso zantzuak argiak izan arren. Horregatik, bikotekideak tratu txarrak eman dizkionean, salaketa kentzeko presioak egiaztatuta, zantzuak daudenean, poliziak berez aurrera egiten du. Sexu-erasoekin, ez: norberak salatu behar ditu, horretarako laguntza psikologikoa eskaintzen ez badute ere.
(*) Oraintxe [13:43] jakin berri dugu Abadiñoko Udala kasuan akusazio partikular moduan aurkeztea aztertzen dabilela. Horrela balitz, salaketak aurrera egingo luke. Bide batez, Durangoko Andraguneak zerbait egingo du ala, indultuarena gertatu zenean bezala, isilik geratuko da?
Beraz, Abadiñoko azken salaketa horrek aurrera egingo balu, Paul Abasolo Amantegik aurreko hiru urte eta erdiko espetxealdia bete beharko luke. Ala ez?

Abasolorekin lotuta, aurrera egiten ez duten salaketak ez ezik, zenbait erakunderen isiltasuna ere pairatu dugu: hedabideena eta Durangoko Andragunearena, adibidez. Horregatik, Paul Abasolo Amantegiren erasoak salatzen ditugunean, gure burua defendatzen gabiltza, Espainiako Justiziak eta politikariek guri eraso egitea toleratzen diotelako. Jaietan, batez ere, bere aurpegia ezagutarazteko kanpainak ohikoak (eta eskertzekoak) dira.
Hori gutxi balitz, Abasolok zenbait herritarren babesa du. Horretarako, salaketen inguruko zalantzak zabaltzen dituzte, futbol kluben foroetan, batez ere:
Atxilotu zutenean ere, bere ingurukoek Durangon azaldu zuten salaketak "gezurrezkoak" zirela-ta, "rodarán cabezas". Abasolo zigortu zuten, baina Espainiako Gobernuak inpune bihurtu zuen.
Oraingoan ere, whatsapp bidez, beste mehatxu bat zabaldu dute:
"Aúpa chic@s!!! Después de comprobar la exitosa divulgación de whatsaps morbosos [Abadiñoko salaketari buruzkoak] de un pueblo como el de Durango, como vecino de tal os informo que después de muchos meses de constante acoso y atentando [sic] contra el honor [jajajajaja] de la persona de PAUL ABASOLO mediante pintadas en su casa [txalet batean bizi da, ezinezkoa da: GEZURRA], pancartas alrededor del trabajo de su padre [probarik?] o incluso repartidas por casi todo el pueblo entre otras cosas, este último bulo y FALSO TESTIMONIO a [sic] sido la gota que a [sic] colmao [sic] el vaso intentando manchar más aún si cabe su nombre y el de su amigo B.A. [izen osoa ematen du].
Como no podía ser de otra manera ya es hora de que las tuercas [rechte: "tortas"; zuzenduko dut: 3. iruzkinak ohartu bezala, "tornas" izan beharko luke] se cambien y dicha chica será DENUNCIADA [zergatik ez dute oraindik salatu ba?] e INVESTIGADA [azken horrek beldurra ematen du, legezkoa ez delako!] para descubrir sus propósitos y el de la gente y grupos que le ayudan a difundir este tipo de TESTIMONIOS FALSOS, sin olvidarnos nunca de la siempre "bienintencionada" [sic] EMAKUNDE que buscan la igualdad y el respeto de las personas. Todo esto quedara [sic] en [rechte: a] disposición judicial y sin dar nombres previos [?] pronto difundiremos la resolución con la gente involucrada. Que sepa la gente lo que esta [sic] pasando BASTA YA eta Eskerrik asko!"
(*) Berriro editatu behar dut [2013/12/18, 09:27], hedabideetan erasoa salatu duen emakumea identifikatzeko datuak zabaldu direlako. Erasotzaileen daturik, ordea, ez. Emakumeok gure burua defendatzeko erasotzaileak ezagutu behar ditugu; ez, erasoa pairatu duten emakumeak. Bere aurkako presioa nabarmen handiagoa izango da. Hori gura dute? Emakumeen eskubideen eta gorputzen aurkako erasoak ekiditea lehentasuna da. Horregatik, erasotzaileak identifikatzea ezinbestekoa da.

Gure eskubideak defendatzen jarraituko dugu: salaketa bidez eta autogestioaren bidez.