Herri ekimeneko euskarazko hedabideek sektore moduan lan egiteko
prestutasuna agertu berri dute. Era berean, Administrazioari mahai bateratuan parte hartzeko gonbidapena luzatu diote. Izan ere, euskarazko komunikazioaren sektorean herri erankundeen politikak
eragin handia du.
Euskarazko komunikazioaren merkatua bezero euskaldunek osatzen dute: hartzaile euskaldunek eta euskaraz
publizitatea egin nahi duten iragarleek, hain zuzen. Horrenbestez, bi ezaugarri
nagusi ditu merkatuak. Lehenengo eta behin, oso merkatu txikia da, hau da,
Euskal Herriko populazioaren %25-30, gehienez. Bigarrenik, txikia izateaz gain,
euskarazko komunikazioaren merkatuko bezeroak aldi berean inguruko erdaren
merkatuetako produktuen kontsumitzaile eta iragarle ere badira.
Gainera, euskarazko
komunikazioaren merkatuak ez dio komunikazio-enpresei bakarrik eragiten,
herriaren nortasunari baizik. Izan ere, gizartearen kultura-sistemek elkar
elikatzen dute: literaturak zein gainerako sormen-ekimenek kazetaritzan eragina
dute, eta alderantziz. Berezko merkatuari eusteak herri nortasunaren kultura
bermatuko du.
Hortaz, euskarazko
hedabideen komunikazio-jardunak sortzen duen espazio publikoari Euskarazko Komunikazio-Esparrua
esaten zaio. Hala ere, espazio hori ez da euskararena,
komunikazioarena baizik. Hizkuntza komunikaziorako tresna da.
Horrenbestez,
euskarazko komunikazio-enpresen errentagarritasuna ezin daiteke gainerako
hizkuntzetako merkatuen ezaugarriekin alderatu. Are gehiago, euskarazko
hedabideak erdarazko merkatu horietako hedabideen lehiakideak ere badira.
Ondorioz, euskarazko komunikazioaren sektoreak berezko merkatua osatzea
beharrezko duela ulertuta, egungo merkatu horren ahuleziak gainditzen laguntzen
dute diru-laguntza publikoek.
Herri erakundeen diru-laguntza
horiek bideratzeko erakunde arduraduna Hizkuntza Normalizaziorako saila izaten
da, hedabideon eginkizuna bikoitza delako. Alde batetik, euskarazko
komunikazioaren merkatua egonkortzeak hizkuntzaren normalizazioa bultzatuko du.
Hortaz, erakunde publikoek euskarazko hedabideen jarduna saritzen dute.
Bestetik, euskarazko komunikazioaren merkatuaren ahuleziak euskararen egoera
diglosikoa gainditzeko zailtasunetik eratortzen dira. Horregatik, euskarazko
hedabideei jarduera normalizatua oztopatzen dien hizkuntzaren egoera horri
aurre egiteko diru-laguntza publikoak beharrezko zaizkie.
Gainera, herri
ekimeneko euskarazko hedabideek berezko sektore ekonomikoa osatzea lortu dute.
Ildo horretatik, euskarazko hedabideok urtean zazpi milioi eurotik gorako ekarpena egiten diote diru publikoari, gizarte segurantzaren eta zergen bidez.
HEDABIDEA
|
HARTZAILE KOPURUA
|
EUSKALDUNEN
POPULAZIOAREKIKO % |
Berria
|
60.000
|
%10,33
|
Euskadi Irratia
|
82.000
|
%14,13
|
Etb1
|
213.000
|
%36,72
|
Topagunean
federatutako aldizkariak
|
193.000
|
%31,60
|
Gainera, erdarazko hedabideetara bideratzen den
diru publikoa ez da kontuan hartzen. Erakundeek iragarki ofizialak, adibidez, bi
hedabiderik jarraituenetan txertatzen dituzte. Ikuspegi kuantitatibo huts
horrek erdarazko hedabideak saritzen ditu, merkatuan eraginkortasunik ote duten
erreparatu barik. Are gehiago, komunikazio-talde bereko bi hedabide direnean, publizitatea
ez da beste soslaiko hartzaileengana heltzen. Hartzaile euskaldunengana jotzeko
euskarazko hedabideek biderik naturalena eta eraginkorrena osatzen dute.
Beraz, publizitatea
merkatu-sarbiderik handiena duten erdarazko eta euskarazko hedabide banatan
ipini beharko lituzkete erakundeek ikuspegi kuantitatiboak ez duelako
iragarkien eraginkortasunik bermatzen. Horregatik, besteak beste, diru-laguntza sistema gainditzeko eta erakundeek laguntza
politika hori hitzarmen bidez garatzeko premia dago.
No hay comentarios:
Publicar un comentario