Langileen udako oporrak ziurtatzeko, hedabideek
unibertsitateko ikasleekin kazetari-lanpostuak bete ohi dituzte. Kazetaritza
ikasleei udako albisteen okerrak egozten dizkiote, baina, oporraldietan hedabideek
inoiz baino akats gehiago eta larriagoak agertzen dituztelako. Adibidez, 2008ko
datuei erreparatuta, Etb1ek eta Berriak uztailetik abuztura bitartean ohiko akats kopurua bikoiztu zuten.
Iturria: Berria (2008/08/21)
Neurri batean, akats kopuru altuegia kazetariak bekadunekin ordezteko enpresa-erabakiari dagokio. Bekadunak ez dira kazetariak. Izan ere, lanean jasoko duten formazioan oinarrituta, ikasleek ez dute kazetarien lansari bera (erdia ere ez) kobratzen.
Lan-formazioa bideratuko duen kazetaririk egon ezean, aurtengo abuztuan honelako albisteak irakurri ahal izan ditugu:
Unibertsitateko ikasleek kazetaritza-formazioa badute. Hortaz,
lan-eskarmentua baino ez zaie falta. Nire kasuan, 2002ko udan, albiste-agentzietako
berri bat euskaratzen nenbilela, Espainiako poliziak ETAren bonba-auto bat
atzeman ahal izan zuela idatzi nuen, xaflak “tolestuta” zituelako. Imanol MuruaUriak eta Xabin Makazagak nire testua irakurtzeko ardura zutenez, autoaren
xaflak “bikoiztuta” zeudela argitu zidaten, erdaraz “dobladas” esaten baita. Euskaldunon Egunkariako artikulu hori,
baina, ez dago sarean. Hemen gabezia hori azaldu beharko lukete.
Bekadunek kazetarien lanpostua ordeztu ahal izateko, haien lan-formazioa
bideratuko duen kazetaria izendatzea ezinbestekoa da. Horrexek udako albisteen
koherentzia ziurtatuko du. Esaterako, Deiak
oroimen historikoari buruzko sail berezia daukanez, bertan Paco Etxeberria antropologoaren lanaren
berri eman ohi du. Aranzadi Zientzia Elkarteko zuzendaria izanez, 1936ko gerran
eraildakoen gorpuak hobietatik berreskuratzen ditu Etxeberriak. Hala ere, gizarte
ataleko kazetaria ez zen Etxeberria identifikatzeko gai izan eta “euskal
antropologo bat” esan zion:
Hurrengo egunean, informazioa zuzendu zuten:
Iturria: Deia (2008/08/28)
Arinkeria horrek hedabidearen ildo editoriala eta, batez ere, jarduera profesionala zalantzan ipintzen ditu. Hala ere, badira bekadunei lepora ezin dakizkieken oporraldietako akats larriegiak. Alde batetik, ETAren balizko komunikatuak kaleratu eta gutxira zuzendu zuen Euskal Telebistak. ETB2k irailaren 27ko 'Teleberri 2'-an ETAren dokumentu horren berri eman zuen. Ondoren, zuzendu zuen. Deiak informazioa egiaztatu barik zabaldu izanaren erantzukizuna EiTBko arduradunei egotzi zion eta ez, erredakzio-taldeari.
Urte bi lehenago, ordea, ETArena ez zen beste komunikatu bat ere zabaldu zuen Berriak. Orduan, Diario Vascok jarduera armatuari buruzko kezka azpimarratu zuen, Real IRAren antzerako ETAren zatiketa. Horretarako, baina, ez zuen Berriaren izena aipatu ere egin:
Iturria: Diario Vasco (2009/09/28)
Oraingoan, ordea, Alberto Suriok (Diario Vascoko kazetari-ohiak) zuzendutako ETBren informazioa egokitzat eman zuen Vocento taldeak. Are gehiago, egiaztatu bako albistea zabaldu izana gaitzetsi ere ez du egiten:
Iturria: Diario Vasco (2012/08/27)
Bestetik, ETAren komunikatuen inguruko akatsak ez ezik, bekadunei leporatzerik ez dagoen hutsegite handiegiak ikusi ditugu. Esaterako, Libération egunkariak asteburu batez kioskoetan egoteko ezinbesteko betebeharrari eutsi ezin izana!
Iturria: Libération (2012/09/02)

Horrenbestez, hedabideek udan albisteak modu arinegian lantzen dituzte. Kazetaritza-jarduera
bera lausotu egiten dute eta hori ez dagokie bekadunei bakarrik. Kazetaritza ikasleen lan-formazioa gidatuko duen erredaktoreak hedabidearen nortasunaren berri emango die.
Gainera, hedabideak eguneroko lanetik lortzen duen eskarmentua erredakzioan
zabaldu behar du. Horrela, sailen arteko koherentzia bermatuko du. Alemanian, adibidez, albisteak binaka ikertzeko eta lantzeko tradizioa dago. Ondorioz, lan-jardunaren eskarmentua lantaldeari dagokio eta ez, kazetari bakar bati.
No hay comentarios:
Publicar un comentario