Kazetaritza lasterrak (‘fast
journalism’ delakoak) egia bilatzen ez duela ikusi berri dugu. Gainera, hedabideek egiaztatu bako informazioa bere egiten dute, egiantzekotasunez. Albisteen gardentasuna bermatzeko,
ordea, hedabideek bi kontu argi azaldu behar dituzte: zelan heldu den
informazioa erredakziora (prentsaurrekoa, norbaiten filtrazioa, iturriaren
ekimenez, kazetariaren ikerketa...) eta zein izan den iturria (dokumentu bat,
adituak edo izen-abizenekin identifikatutako lagunak).
Hedabideek egiaztatu ez duten datuekiko distantzia hartu behar dute. Horrela,
egia azaleratzen denean, hedabide horrek ez du gezurra zabaldu izanaren
ondoriorik pairatuko. Esaterako, lau judutar eta hiru militar hil zituen Mohamed
Merah-ren etxea setiatu zuen Frantziako poliziak. Orduan, Frantziako Barne
Ministroak Merah etxetik salto egiten hil zela adierazi zuen. El País-ek horren berri eman baino,
bertsio hori bere egin zuen, kazetariak berak ikusi izan balu bezala:
Handik bi ordura, ordea, Merah
lehen pisuan bizi zela egiaztatu zuten kazetariek. Beraz, El País-ek zabaldutako bertsioa aldatu behar izan zuen:
Are gehiago, hedabideek enpresa
handienen doako publizitatea ere egiten dute:
Iturria: Berria
Nazioarteko
albisteetan ez ezik, hedabideek gertuko albisteetan ere gezurra zabaltzeko
neurririk ez dute hartzen. Hortaz, egiaztatu
bako informazioarekiko distantziarik hartu ezean, herritarrei ziria sartzen
diote. Adibidez, Espainiako Telecinco
telebista katean espirituekin hitz egiten duen mediuma Bilbora etorri zen.
Euskalduna Jauregian lau egun eman zituen, 80 euroko sarrera ordaintzen zutenek
haien arbasoen mezurik jasotzeko itxaropena zabaldu zuten El Correok eta Deiak:
Iturria: El Correo (2012/04/25)
Iturria: Deia (2012/04/26)
Hala ere, espirituekin hitz
egiteko gaitasunarekin baino, mediumaren
iruzurra agertu duen informazioarekin zorrotzago agertu dira:
Iturria: Deia (2012/10/09)
Egia
jakiterik ez daukatenean, egiantzekotasunez zabaldu baina egiaztatu bako
informazioak ez dauka gizarte ekarpenik. Alderantziz, hedabideek botere politikoaren edo ekonomikoaren bozeramaile gisa
jarduten dute. Bidean sinesgarritasuna galtzen dute. Hedabideen errentagarritasun ekonomikoa, baina, sinesgarritasunean
datza, kalitatezko jardunak epe luzeko errentagarritasuna dakarrelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario