Aurreko astean Espainiako El País egunkariak Venezuelako presidentearen hilzoriko argazkia lehen orrira eraman zuen. Hala ere, irudikoa ez zen Hugo Chávez. Orduan, El Paísek egunkariaren ale guztiak kioskoetatik jaso zituen. Gainera, azalean ez ezik, barruan ere argazkiaren "nazioarteko esklusibotasuna" goraipatu zuen El Paísek:
(Iturria: El Mundo)
Hortaz, El Paísek egunkariaren beraren azalpena garrantzitsua da: Chávezen osasunaren inguruko informazioa egiaztatzeko ezintasunak argazki faltsua justifikatzen du. Paperezko edizioa topatzerik ez dagoenez, El Paísek emandako azalpena aurreko egunean zabaldutako informazioarekin bat ote datorren alderatzeko aukera ekidin nahi izan zuten. Horrela, azalpenean, egunkariak informazio okerra atzemateko ezintasuna aipatu zuen:
(Iturria: El País)
Hedabideek plazaratutako mezu faltsuari informazio-ezbehar esaten zaio. Informazio-ezbeharrik ezagunenak 2003an azaldu ziren, AEBko bi egunkaririk entzutetsuenek (New York Timesek eta USA Todayk) asmakizunetan oinarritutako albisteak plazaratu izanagatik jendaurreko azalpena eman zutenean. New York Timesek Irakeko berri-emaile berezi Jayson Blair kaleratu zuen orduan. Blairren Irakeko kronikak asmatuak ziren: jasotako adierazpenak ez zituzten aipatutako iturriek egin; aipatzen zuten zenbait iturri, gainera, ez zen existitzen. Izan ere, informazio-ezbeharrak entzute handiko albisteak izaten dira. Horrenbestez, albisteen edukia egiazkoa izan arren (gertakizuna, alegia), hura osatzeko kazetaritza-lana asmatua da: iturriak, adierazpenak, etab. Alde horretatik, Chávez gaixorik egoteak haren inguruko informazio okerra biderkatu du. Hedabideen oinarrizko egitekoa albisteak egiaztatzean datza, gaininformazioaren garaian, batik bat.
El Paísek argitaratu zuen Chávezen argazki faltsuaren egilea Tommasso Debenedetti kazetari [sic] italiarra da. Italiako egunkari askok 2006tik DeBenedettiren zenbait elkarrizketa faltsuak argitaratu zituzten. Azkenean, 2010ean 25 elkarrizketa faltsu egiaztatu zituzten. El Paísek Italiako egunkarien informazio-ezbeharren berri eman zuen:
(Iturria: El País)
Are gehiago, El Paísek DeBenedetti bera elkarrizketatu zuen. Nahi barik, kalitatezko egunkarien ezaugarria azpimarratu zuen: atxikimendu ideologiko-ekonomikoa, hain zuzen. El Paísek Espainiako erregearen hilzoriaren argazkia argitaratuko luke?
New York Timesek, ordea, erredakzioan bertan ikerketa abiatu zuen. Ondoren, Blair kaleratu zuen. Irakurleei zor dien begiruneari jarraiki, auzia lehen orrian bertan aurkeztu zuen:
(Iturria: El País)
New York Timesek, ordea, erredakzioan bertan ikerketa abiatu zuen. Ondoren, Blair kaleratu zuen. Irakurleei zor dien begiruneari jarraiki, auzia lehen orrian bertan aurkeztu zuen:
(Iturria: New York Times)
Okerreko informazioaren eta, batez ere, informazio-ezbeharren kostua altuegia da, hedabideak sinesgarritasuna galtzen duelako. Sinesgarritasuna, gainera, komunikazio-enpresen bideragarritasunaren oinarria da. Orduan, informazioaren egiazkotasuna bermatzeko asmoz, egileek kazetarion lan-baldintzak hobetzeko eskatu dute. New York Times-eko kazetariak, esaterako, ez zuen Kazetaritza Lizentziatura amaitu, baina egunkariak ez zuen datu hori egiaztatu. El Paísen kasuan, 129 langile kaleratu izana egotzi diote. Izan ere, kalitateak okerreko informazioa zuzentzea baino konpromiso handiagoa eskatzen dio hedabideari. Aginteari neurri hartzea hedabideen ekarpen soziala da. Era berean, auzia aurkezteko moduak eta gardentasuna bermatzeko neurriek hedabidearen profesionaltasunaren maila agerian uzten dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario