Oroimena ez dago gure esku. Estatu-kolpe faxistak eragindakoarengatik justizia eskatzea, ordea, guri dagokigu. Horretarako, baina, gertatutakoa ezagutu behar izan dugu. Martxoak 31 rock taldeari esker, 1937/03/31 egunari oroimenaren jaioteguna ipini genion.
Atzera begira, Italiako armada faxistak Durango bonbardatu eta hurrengo egunean honakoa zen Egunaren lehen albisteko titulua:
(Iturria: Euskal Prentsaren Lanak / Hemeroketa)Guztira, herri erakundeek populazio zibilaren aurkako bonbardaketengatik justizia eskatzeko 75 urte behar izan ditugu.
(Iturria: Anboto)
Orain, bonbardaketaren jomuga gaitzestea falta da. Gerrak ez dira alferrik, helburuak lortzeko bidea baizik.
Hortaz, apirilaren 28an Montejurra tertzioko karlistek Durango indarrez hartu zutela 75. urteurrena izango da. Egun hori 1975etik hona ez da ospatu, baina gogoratu ere ez. Are gehiago, faxistek durangarrei eragindakoarengatik ere ez da inoiz justiziarik eskatu: atxiloketak, fusilamenduak eta desagerpenak. Egundo ehundaka lagunek desagertuta jarraitzen dute. Faxistek Durangon zabaldu zuten izua ezin dezakegu oraindik neurtu:
"Durango, 6 de junio de 1937:
Llegué aquí de noche. Mi esposa y la hermana del moribundo estaban aguardándome. Me acompañaron al Hospital de urgencia, mejor dicho, yo las acompañé. Casi fuimos a tientas; no se veía nada. En una calle, dos soldados [carlistas] se lanzaron sobre ellas como lobos. Pero al verme [vestido de uniforme] se contuvieron y siguieron su camino sin tocarlas."(Iturria: Jose Artetxe, El abrazo de los muertos)
Beraz, oroimena gogora ekartzeak lau helburu ditu: egia, justizia, erreparazioa eta berriro gertatuko ez dela ziurtatzeko bermeak. Datorren apirilaren 28a gogoratzean, Otxandio, Bilbo, Elorrio, Durango, Eibar eta Gernika zertarako bonbardatu zituzten ulertuko dugu. Etorkizuna oraingo itxaropena den neurrian, oroimenak indarrez garaitutako gizartearen duintasunarekin bat egiten du. Historiari justizia zor diogu:
"Aspaldiko neguaren gaur dugun oroimena
lur azpian gorde diren isildutako berbak dira.
Kondenaturik ez izateko, lurperaturik dauden arrazoiak.
Non lurperatuko ete zan egun hartako oroimena.
Hau ta askoz gehiago jazo zen Martxoaren 31 batean:
urteen joan eta etorriak isilarazi ez duen kantua."
(Martxoak 31, Aspaldiko negu baten)
No hay comentarios:
Publicar un comentario