2011/11/20

Galderarik gabeko prentsaurrekoak

Galderarik onartzen ez duten prentsaurrekoen berri eman beharko litzatekeen ala ez galdetu zuen aurreko astean @UrtziUrkizu-k. Lehenago ere, sustatu.com-en JoxeAranzabalek abiatutako eztabaidaren inguruko iritziak bildu ziren.

Amatiñoren hausnarketari jarraituz, agerraldi publiko guztiak ez dira prentsaurrekoak. Besteak beste, alderdi politikoen mitinek ez dute galderarik onartzen (hauteskundeen balorazioak barne!) edo prentsa-ohar baten irakurtaldia dakarten agerraldiak (galderarik gabeko prentsaurrekoak, hain zuzen).

Horrenbestez, hedabideen azalek eta titularrek galderarik onartu ez duten zenbait informazio islatzen dute, hala nola: prentsa-oharrak eta agentzietatik heldutako informazioa. Kontua, ordea, honakoa da: hainbatetan hedabideek ez dute informazioaren jatorririk azaltzen, hau da, zelan jaso duten informazio hori. Baina hedabideek antzera jokatzen dute albistea Administrazioaren (alderdi politikoak, polizia, epaileak…) ala gizarte eragileen ingurukoa denean? Ikusi dezagun bi protagonista horiek zer agerpen duten eta eurek bidalitako informazioaren bideak (prentsaurrekoa, prentsa-oharra, agentziek…) zer proportziotan ez diren publiko egiten:
(*) Hiru hedabideetako titularrek eta azaleko 2008ko albisteak kontuan hartu ditut.
(**) Hedabideek agertzen duten hirugarren protagonista datu identifikagarririk gabeko elementuek osatzen dute (natur hondamendiek, istripuek…). Horrenbestez, Etb1-ek ia Administrazioari besteko tartea protagonista identifikagarririk ez duten albisteei eskaintzen die.

Are gehiago, albistearen berri nork eman duen zehazteko orduan ere, Administrazioak jakitera emandako informazioa albiste-iturririk ez aipatzeko joera handiagoa azaltzen dute hedabideek:
Hala ere, Etb1-ek gizarte eragileen inguruko informazioan ere iturririk ez aipatzeko joera nabarmena du (adibidez, “Langileak kezkaturik: protestak enplegu erregulazioaren kontra”, 2008/12/13).

Albistea zelan sortu den (zelan heldu den erredakziora, hau da, jatorria) eta nork eman duen (informazio-iturria) agertzean, hedabideek informazioarekiko gardentasuna bermatzen dute. Azken batean, publizitatearen aurkako neurria dugu gardentasuna. Esaterako, hona hemen edari batek sortutako albistearen berri emateko bi jokabideak:
1.) Informatzea:
            * “Goitibeheras y F1, sprint entredos modelos de Iruñea” (Gara)
2.) Albistean publizitateari lekua egitea:
            * “Lehen entzierroa: Gaur adarkadarik ez” (Etb1)
            * “Primer encierro: Rápido, limpio y sin atropellos” (Etb2)
        
Interneten aroan, albisteetan sakontzeko bideak eta informazio-iturriak herritarren esku ipintzean datza hedabideen jardunaren ekarpen nagusiak. Izan ere, informaziora heltzeko bideak zabaldu ditu Internetek. Horrela, 1980ko hamarkadan, AEBetako lehendakari RonaldReaganek galderarik gabeko prentsaurrekoak asmatu bazituen ere, Internetek informazioa osatzeko balio du: alde batetik, albisteak arduradun politikoen esanak jasotzen ditu eta, bestetik, sare sozialek haien jarreraren berri ematen dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario