2012/02/12

Itxura, huts(ar)en hurrengo ondorioa


Hedabideek agertzen dituzten akatsek hartzaileak uxa ditzakete, profesionaltasunik eza agerian uzten dutelakoan. Sarritan, euskarazko hedabideetara gerturatzean “amateur” itxura hori leporatu izan digute. Aldi berean, hedabide handien hanka-sartze nabariak toleratzen dira. Honetan, esaterako, El Paísek Korsika eta Sardinia irlak nahastu zituen:

                                                                       (Iturria: El País, 2012/01/14)


Akats batzuek, gainera, ulergarritasuna traba dezakete. The Guardian egunkariak The Grauniad” ezizena bereganatu du, mantxetan bertan izena “The Gaurdian” idatzita azaldu zenekoa gogoratuz.

Gurean, deklinabidea akats gehienen iturri dugu. Horregatik, egunero-egunero esaten ez ditugun “-k” guztiak ergatiboaren hilerrira doaz:
                                                                          (Iturria: Zaldieroa)

Dena den, akats guztiak ezin dakizkio euskararen berezko zailtasunari egotzi, erdaretatik heltzen zaizkigun hitzak ere ez ditugulako beti ondo idazten:
                                                                    (Iturria: Etb1, 2008/01/22)

Horregatik, akatsok ezin daitezke euskararekin lotu. Inguruko erdarek ere ohikotasunez hutsegiteak agertzen dituzte [recte: “étaient”]:
                                 (Iturria: Le Journal du Pays Basque, 2008/07/15)

Horrenbestez, akatsok hizkuntzari edo ezustekoei egoztea ez da beti argi egoten. Esaterako, honako adibidean hiru akats agertzen dira: “este” [sic: “éste”], “respnsabilidad” [sic: “responsabilidad”], eta aditzaren osteko koma bakartia [sic: “es (...) velar por ellos”]:

                                                   (Iturria: Diario de Navarra, 2008/06/28)

Azkenik, muturreko adibideek zuzentasun politikoa urratzen dute. Jainkoak Ingalaterrako erregina zain dezala baino, ezustean “God shave the Queen” idatzi eta gero, lelo ezaguna bihurtu da.
                                                                                    (Iturria: Michael Tsaturyan)

Era berean, Euskaldunon Egunkariak Estaturik gabeko nazioen berri ematean, bertako ikuskera zabaltzen omen zuen. Hortaz, Kataluniako gaztelaniadunei xarnego” esan ote zien Egunkariak?

                                             (Iturria: Euskaldunon Egunkaria, 1998/04/10)

Ondorioz, hedabide txikiok itxurari ere erreparatu behar diogu, handiei toleratzen dizkioten errakuntzak gurean onartzen ez dituztelako. Are gehiago, uste ustelak egiaztatzeko argudio moduan erabil ditzakete. Bidean, gainera, irakurleak eta ikusleak gal ditzakegu.

2 comentarios:

  1. El País-eko hori, gainera, lehenengo orrialdean agertu zen, handi xamar.

    Duela egun gutxi, Honduraseko kartzela hartan kixkalitako ehunka presoak direla eta, ETB2ko titularra: "No habrá autopistas..." edo horrelako zerbait ("autopsias" barik).

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Mila esker ekarpenarengatik! Erdarazko hedabideek itxura profesionala goraipatzen dute, baina hizkuntza zuzentzailerik ez dute: ezinbestean akats gehiago egin behar dituzte. "Autopistena", gainera, gogoratzekoa izango da!

      Eliminar