2012/02/05

Emakume biluziak, albiste neutrala?

EiTBko albistegiek urtarrilaren 31n honako albistea argitaratu zuten Interneten: “Eguneko menua, emakume biluzien artean”. Ez dugu Euskadi Irratian eta Etb1eko ‘Gaur Egun’-en topatu, baina baliteke Europa Press-ek zabaldutako albiste horrek soinu edo irudi baliabiderik eduki ez izana, hau da, idatziz bakarrik bidali izana.

Albisteen aukeraketak erabaki baten hautua dakar. Horregatik, gizarte-erantzukinak hedabideei injustiziak borrokatzeko eskatzen die: albisteen edukiarekin oldarkor azaltzea, hain zuzen. Ondorioz, hedabideei dagokien jagole eginkizunak politikarien adierazpenak zalantzan ipintzera eramaten ditu:
“[Herri-galdeketa: Tramitazioa hasi da]
[…] Telebista saio batean egin ditu adierazpen hauek Zapaterok. Ibarretxeri uda aurretik batzar bat egiteko deituko diola iragarri du presidenteak. Hitz egin arren, baina, Zapaterok dio ez duela onartuko joko-arauak apurtzea, gero eta euskal herritar gutxiagok babesten omen duten egitasmoa aurrera ateratzeko.” Etb1 (2008/05/29)
Azken batean, zenbait argudiok ez du oinarririk. Gainera, gizarte-erantzukizunak arrazoi hutsalak ezeztatzeko eskatzen du. Ez dugu horrelakorik, esaterako, albiste honetan aurkitu:
“[Las detenciones de Mondragón llevan a hallar un zulo en Huesca; Igor Portu ingresa en la UCI por las lesiones producidas en su detención]
El ministro del Interior […] garantizó que en todo el procedimiento «se ha cumplido escrupulosamente la legislación antiterrorista».” Diario de Navarra (2008/01/08)
Geroago, Espainiako Justiziak eragindako torturak egiaztatu zituen, lege-prozesu luzean zigortutako hainbat guardia zibil absolbitu arren.

Horrenbestez, informatiboki asetzea helburu duten gizartearekin atxikimendua eskatzen zaie hedabideei. Injustizia borrokatzeko gizarte-konpromiso horrek informazioa hedabideen eginkizun sozialen arabera interpretatzen du. Horrela, gizarte-erantzukizunak informazioaren balore gorena ezeztatzen du: profesionaltasunaren nagusitasun positibistari muga ipintzen dio.

Euskarazko hedabideek, baina, informazioarekiko oso atxikimendu txikia azaltzen dute, hedabide publikoek batik bat. Honakoak 2008ko datuak dira:
                         
                                                                                                               (Iturria: Egileak)

Hortaz, Euskadi Irratiak jarrera kritikorik txikien agertu zuen. Azaldutako aurkako jarrerak indarkeria gaitzetsi zuen (“Kataluinian, bi adin txikiko atxilotu dituzte Ripollet herrian neska bat hil izana leporatuta  […]”, 2008/11/02).  

Etb1ek kirol albisteekin baino ez zuen jarrera kritikoa azaldu. Hortaz, aldeko jarrera (“TAU: Bide onetik Euroligan”, 2008/02/21) eta aurkakoa agertu zituen (“Kiroletan, euskal selekzioak eta Irangoak jokatu beharreko partidak airean jarraitzen du […]”, 2008/11/26). 

Berria, azkenik, euskarazko hedabiderik kritikoena suertatu zen: euskal kultura babesteko (“Inoiz baino diru gutxiago emango du Nafarroako Gobernuak euskararentzat”, 2008/11/03), emakumeen ikusgarritasuna defendatzeko (“Kulturgileen gogoetak: Kulturan emakumeek duten eta izan beharko luketen presentziaz aritu dira kulturgileak”, 2008/03/08) eta tortura salatzeko (“Igor Portu Arrasaten atxilotutako gaztea ospitalean dago, larri, tortura zantzuekin”, 2008/01/08) jarrera kritikoa erakutsi zuen egunkariak.

Horrenbestez, Etb1ek ez du emakumeen aurkako indarkeria kirolak bezain sutsu borrokatzen. Hedabide publikoek jarrera akritikoa izan behar dutela ulertzen bada, informazio-fluxu askearen izenean, hedabide publikoek feminismoaren konpromisoa bazter dezakete eta horrelako albisteak argitaratu? Hau da, Espainiako albiste-agentziek zabaldutako informazio guztia ez argitaratzea zentsura litzateke ala kazetaritza-jarduera autonomoa bermatuko luke? Zergatik ez dio EiTBk Valentziako jatetxe horri publizitateagatik kobratu?


                                                                                        (Iturria: Eitb.com, 2012/01/31)

1 comentario:

  1. Gemma Lienas-ek jatetxe horren albistearen aurka ere idatzi du bere blogean: http://www.gemmalienas.com/blog/sin-categoria/castellano-%C2%A1denunciemos-la-practica-sexista-del-restaurante-la-campana-para-captar-clientes?lang=es

    Jatetxearen jokabide sexista salatzeko ekimena, hementxe sina daiteke: http://actuable.es/peticiones/denuncia-del-restaurante-campana-cosificar-las-mujeres-2

    ResponderEliminar