2012/01/22

Indarkeria matxista lausotua

Indarkeria matxista azaltzen duten bi kasu oso adierazgarri ekarri gura ditugu, hedabideek erasotzaile matxista babesten ote duten aztertzeko. Hala ere, agertzen ez diren albisteen inguruko ikerketak zailtasun nabariak ditu, ez plazaratzeko arrazoiak ezin daitezkeelako ikertu.

Lehenengoan, Diego Yllanes Vizcay-k Nagore Laffage hil zuen, min handia eragin eta gero, Nagorek ez zuelako berarekin harreman sexualik eduki nahi izan Yllanesek gura izan zuen modu bortitzean. Sasoi hartan, Yllanesek neska-lagun “formala” zuen. Yllanesen sendia Diario de Navarraren irakurle-soslaikotzat hartu dute: Opus Deiren ingurukoa eta diruduna.

                                                         (Iturria: Érase una vez… Plimplin)
Diario de Navarrak Yllanesi “psikiatra” tratamentua eman dio. Are gehiago, Yllanes zigortzen duen epaia ezagutu eta bi urtera, oraindik “akusatu” moduan agertzen du egunkariak eta ez, “egile” bezala:
             “Asun Casasola lamenta que «la justicia sólo ampara al criminal»


Horretaz gain, Yllanesen hilketari lotutako bi albiste esanguratsu ez ditugu Diario de Navarran topatu. Lehenengo eta behin, Iruñeko hamasei peñak emandako “Urrezko Pankarta” sariak indarkeria matxistaren aurkako lana aintzatetsi dio aurten Nagore Laffage-ren amari (Asun Casasola). Diario de Navarrak, ordea, beste albiste baten barruan sartu zuen eta ez zuen Diego Yllanesen izenik aipatu: “Un grupo de vecinos reivindicará la ikurriña en el Chupizano”. Hala ere, Diario de Navarrak “Urrezko Pankarta” sariaren aurreko edizio guzti-guztiak jarraitu ditu: 2008, 2009 eta 2010.

Diario de Navarran aurkitu ez dugun bigarren albisteari heldu aurretik, zenbait datu errepasatu behar da. Diego Yllanes 2008tik espetxean dago. Gero, 2009an zigortu zutenean, hamabi urteko espetxealdia ezarri zioten. Hortaz, 2011n zigorraren laurdena betetzean, urtean 36 egun espetxetik kanpo emateko baimena eska zezakeela jakinarazi zuen Eitb.com-ek. Diario de Navarrak ez zuen albiste hori jaso.


Aztertuko dugun bigarren kasuan, Paul Abasolo Amantegik hiru neskari egindako erasoengatik hiru urte eta erdiko espetxealdiarekin zigortu zuten. Laugarren neska batek ezin izan zuen Abasolo taxuz identifikatu eta, horregatik, ezin izan zioten horren bortxaketa futbolariari leporatu. Ondorioz, lau erasoek batutako hamabi urteko espetxealdia aipatutako hiru urte eta erdira jaitsi zuen epaileak. Bosgarren neska batek, gainera, erasoa jasan eta gutxira salaketa kendu zuen. Espainiako Gobernuak hiru urte eta erdiko espetxe-zigor hori ere kendu berri dio. Beraz, bost eraso matxista zigorrik gabe utzi ditu Gobernuak: Abasolok gauzatutako hiru erasoak, eta laugarren neskaren bortxaketa zein kendutako salaketa eragin zuen bosgarren erasoa. Abasoloren sendia Deia ingurukotzat jo izan dute: jeltzalea eta diruduna.
 
         (Iturria: Real Union)

Efe albiste-agentziak Abasoloren epaia hedabide guztiei zabaldu ziela egiaztatuta geratu da:
                    “Abasolo es condenado a tres años de cárcel

Hala ere, Deiak eta El Correok ez zuten zigortutako Abasoloren izenik eman nahi izan, “P.A.” baino ez: “Condenan a un futbolista del Real Unión a 3 [sic] años de cárcel por abusos sexuales” (Deian) eta “Condenan a un futbolista a tres años de prisión por tres delitos de abusos” (El Correon). Are gehiago, zenbaitek epai hori Athleticen jolasteko trabatzat hartu dute, garai hartan (2008an, alegia) espetxetik ateratzeko 30.000 euroko fidantza ordaindu baitzuen. Deiak Abasolo elkarrizketatu duenean, baina, ez du horretaz informatu:
               “Paul Abasolo: «El Athletic me puso la miel en los labios»
Asteon, ordea, Espainiako Gobernuak indultatu duela informatu du Deiak; honela:

                                                       (Iturria: Deia)


Dena den, Berriak gaia sakon aztertzeko kazetari mutil bati ardura ematearren hartu nuen poza azaldu gura dut… Lan bikaina!: “Sexu erasotzaile bati indultua eman dio Madrilek eta ez dute kartzelatuko”.

Hortaz, gainerako hedabideek haien irakurle-taldearen inguruko erasotzaileen albisterik zabaldu ez dutela badakizue, horien berri ematea eskertuko genizueke.

2 comentarios:

  1. Lagun batek egindako ekarpena gehituko diot. Paul Abasoloren indultuaren inguruan, Joxe Aranzabalek "Faroa" blogean idatzitako artikulua da. Hemen topatuko duzue: http://goiena.net/blogak/faroa/zergatik-indultatu-sexu-erasotzaile-bat?utm_source=rss&utm_medium=feeds

    ResponderEliminar
  2. Paul Abasolok erasotutako emakumeei ahotsa ematen dion lehen artikulua Busturialdeko Hitzan irakurri dugu, indultuarekin lur jota baitaude: http://busturialdea.hitza.info/2012/01/30/%C2%ABnire-eskubideak-non-dira%C2%BB/

    Deian, ordea, erasotzailearen egoera animikoaren inguruan kezkatuta egon dira: http://deia.com/2012/01/28/opinion/cartas-al-director/paul-abasolo-vuelve-a-sonreir

    ResponderEliminar